XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bi bretoi atxilotu dituzte Finisteren

Le Coq senar-emazteek errefuxiatuak aterbetu omen dituzte

H. Gorostiaga / Baiona

POLIZIA JUDIZIALAK bi bretoi atxilotu zituen atzo Bretainiako Spezet herrian.

Sustengu iturrien arabera, Paul Le Coq eta bere emaztea lirateke Karaez ondoan dagoen Finistereko herriskan atxilotutakoak.

Ustez euskal errefuxiatuei babesa eta aterbea emanagatik Laurence Le Vert Parisko epailearen aginduz eginak lirateke arrestatzeak.

Bart arratsean gehiagorik jakin ez bazen ere, bi bretoi atxilotuak Finistereko hiriburua den Kemperko Polizia Judizialaren egoitza nagusian ziren.

Bestalde, atzo goizean Bordeleko eskualdean zenbait atxiloketa egon omen ziren zurrumurrua zabaldu zen.

Hala eta guztiz ere, atxiloketak aipatutako Bretainiakoak lirateke.